31 Une hartan hartu zuen Jonatanek buruzagitza, bere anaia Judasen ondorengo bezala.
32 Hori jakitean, Jonatan hil nahian zebilen Bakides.
33 Jonatanek, anaia Simonek eta berauen aldeko guztiek, hori adierazi zietenean, Tekoako basamortura ihes egin zuten. Asfarreko urtegi ondoan ezarri zuten kanpalekua.
34 Larunbat batez izan zuen Bakidesek ihesi horren berri, eta Jordan ibaiaz beste aldera igaro zen bere gudaroste osoarekin.
35 Tresneria ugari zeramaten Jonatanek eta beronen taldekoek. Orduan, jende-taldearen gidari zen Joan bere anaia nabatearrengana, bere adiskideengana, bidali zuen Jonatanek, tresneria hura beraien artean uzteko baimen eske.
36 Baina Janbriren leinukoek, Madabakoek, eraso, Joan bera eta zeraman guztia bahitu eta harrapakinekin ihes egin zuten.
37 Aldi baten buruan, Jonatani eta anaia Simoni jakinarazi zieten: «Janbriren leinukoak eztei-jai handia egitekotan dira. Emaztegaia, Kanaango handikietako baten alaba, Nadabatetik dakarte jende-talde handi batekin».