40 Jonatanek eta Simonek, beren gordelekutik atera, eraso eta sarraskitu egin zituzten. Jende asko hil zuten, eta bizirik geldituak mendira joan ziren ihesi. Jonatan eta beronen gizonak harrapakinez jabetu ziren.
41 Horrela, eztei-jaia hileta bihurtu zen, eta kantu-soinuak negar-zotin.
42 Beren anaiaren odola mendekatu ondoren, Jonatan eta Simon Jordango bazter zingiratsuetara joan ziren.
43 Hori jakitean, larunbat batez Bakides Jordan ibaiertzera etorri zen gudari-talde handi batekin.
44 Jonatanek bere gizonei esan zien: «Izan adore! Borroka gaitezen bizia salbatzeko, gaur ez baita lehengo konturik.
45 Aurrean eta atzean etsaia dugu, saihets batean Jordango urak eta bestean zingirak eta sastrakak. Ez dugu ihesbiderik.
46 Egin deiadar Jainkoari, etsaien eskuetatik salba gaitzan».