45 Aurrean eta atzean etsaia dugu, saihets batean Jordango urak eta bestean zingirak eta sastrakak. Ez dugu ihesbiderik.
46 Egin deiadar Jainkoari, etsaien eskuetatik salba gaitzan».
47 Ekin zioten, beraz, borrokari. Jonatanek besoa luzatu zuen Bakides zauritzeko; Bakidesek, ordea, saihestu eta atzera egin zuen.
48 Orduan, Jonatan eta lagunak, Jordanera jauzi egin eta igerian heldu ziren beste aldera. Etsaiek, aldiz, ez zuten igaro ibaia juduen atzetik joateko.
49 Egun hartan, Bakidesen gudarosteko mila lagun inguru hil ziren.
50 Jerusalemera itzulirik, zenbait gotorleku eraiki zuen Bakidesek Judean: Jerikon, Emausen, Bet-Horonen, Betelen, Tamnatan, Faratonen eta Tefonen. Harresi garaiak eginarazi zituen, eta ateak eta morroiloak ipini.
51 Gotorleku bakoitzean gudari-talde bat utzi zuen, noizean behin Israeli erasotzeko.