61 Ordainez, azpijoko hartan buru izan ziren inguru haietako berrogeita hamar gizon harrapatu eta hil egin zituzten Jonatanen aldekoek.
62 Gero, Jonatan, Simon eta lagunak basamortura joan ziren, Bet-Basi izeneko hirira; hondatua zegoena berreraiki eta gotortu egin zuten.
63 Hori jakitean, Bakidesek bere gudarostea bildu eta dei egin zien Judean zituen lagunei.
64 Bet-Basira heldurik, inguratu eta eraso egin zion egun askotan, guda-tramankuluak erabiliz.
65 Anaia Simon hirian utzirik, Jonatanek irtenalditxo bat egin zuen gudari-talde txiki batekin eta herrialdean zehar ibili zen.
66 Odomera eta beronen ahaideak menderatu zituen, baita Fasironen leinukoak ere beren oihal-etxoletan. Ondoren, Bet-Basi inguratua zuten etsaiei erasotzen hasi ziren, gudari artetik aurrera eginez.
67 Orduan, Simonek eta lagunek hiritik atera eta su eman zieten guda-tramankuluei.