70 Hori jakitean, mandatariak bidali zizkion Jonatanek Bakidesi, bakeak egitera eta presoak itzultzera gonbidatuz.
71 Ontzat hartu zuen hori Bakidesek eta Jonatanek zioena bete. Eta zin egin zuen, biziko zen bitartean ez ziola gehiago kalterik egingo.
72 Lehendik Judean harrapatutako presoak itzuli zizkion, eta bere herrialdera joan zen. Ez zen gerora inoiz ere itzuli juduen lurraldera.
73 Aurrerantzean bakea izan zen Israelen. Makmas hirian finkatu zen Jonatan eta herria gobernatzen hasi. Gaizkileak desagerrarazi egin zituen Israeldik.