8 Lur joa egon arren, esan zien gelditu zitzaizkion gizonei:—Jaiki! Goazen etsaien kontra; ea, aurre egin diezaiekegun.
9 Gizonek, ordea, atzera eragin nahiz, esan zioten:—Ezin dugu, gutxi gara eta. Orain, salba dezagun bizia! Gero, lagunak hartu eta itzuliko gara etsaiei aurre egitera.
10 Judasek ihardetsi zien:—Inola ere ez dut ihes egingo! Hiltzeko ordua heldu bazaigu, hil gaitezen adore osoz geure senideen alde, gure izen ona zikintzen utzi gabe.
11 Etsaien gudarostea kanpalekutik atera eta juduei erasotzeko prestatu zen. Zalditeria bi taldetan banatua zuten; habailariak, arkulariak eta gizonik adoretsuenak gudarostearen aurrealdean zetozen. Bakides, berriz, eskuinaldean.
12 Gudari-saila bi aldeetatik hurbildu zitzaien juduei, turutak joz; Judasen taldekoek ere jo zituzten berenak.
13 Lurra dardaratu egin zen bi gudarosteen zarata-hotsez. Ekin zioten guduari eta borrokan jardun zuten egunsentitik ilunabarreraino.
14 Bakides eta beronen gudari-talderik hoberenak eskuinaldean zirela ikusirik, Judasek, bere gizonik ausartenekin,