3 Ahiezer, buruzagia, eta honen anaia Joax, Gibako Xemaaren semeak; Jeziel eta Pelet, Azmabeten semeak; Beraka eta Anatoteko Jehu;
4 Gabaongo Ixmaias, hogeita hamar gudari haietakoa eta beraien buruzagia;
5 Jeremias, Jahaziel, Johanan eta Gederako Jozabad;
6 Eluzai, Jerimot, Bealias, Xemarias eta Harufeko Xefatias;
7 Elkana, Ixias, Azarel, Joezer, Jaxobeam, Korahen ondorengoetarikoak;
8 Joela eta Zebadias, Gedorko Jerohamen semeak.
9 Gaden leinuko batzuk ere, beren leinua utzirik, Davidi bildu zitzaizkion basamortuko gordelekuan. Gizon ausartak ziren, gudari trebeak, babeski eta lantzaz armatuak; lehoiak bezain beldurgarriak eta mendiko gazelak bezain bizkorrak.