1 Kronikak 8 EAB

Benjaminen ondorengoen beste zerrenda bat

1 Benjaminek seme hauek sortu zituen: lehenengoa Bela, bigarrena Axbel, hirugarrena Ahra,

2 laugarrena Noha eta bosgarrena Rafa.

3 Belak seme hauek izan zituen: Adar, Gera, Abihud,

4 Abixua, Naaman, Ahoah,

5 Gera, Xefufan eta Huram.

6 Ehuden semeak Gebako bizilagunen familiaburu izan ziren, eta Manahatera joan ziren bizitzera. Hona izenak:

7 Naaman, Ahias eta Gera. Azken honek gidatu zituen erbestera; Uza eta Ahihuden aita izan zen.

8 Xaharaimek bota egin zituen bere emazte Huxim eta Baara; gerora, Moabeko landetan finkaturik, semeak izan zituen Xaharaimek

9 bere emazte Hodexengandik: Jobab, Tzibia, Mexa, Malkam,

10 Jeutz, Sakias eta Mirma. Seme hauek familiaburu izan ziren.

11 Bere emazte izana zuen Huximengandik beste bi seme hauek izan zituen: Abitub eta Elpaal.

12 Elpaalen semeak: Eber, Mixam eta Xemed. Honek eraiki zituen Ono eta Lod hiriak eta inguruetako auzoak.

Gat eta Aialongo benjamindarrak

13 Aialongo bizilagunen familiaburu ziren Beriak eta Xemak ihes eragin zieten Gateko bizilagunei.

14 Ahio, Xaxak, Jeremot,

15 Zebadias, Arad, Eder,

16 Mikael, Ixpa eta Joha izan ziren Beriaren semeak.

Jerusalemgo benjamindarrak

17 Zebadias, Mexulam, Hizki, Heber,

18 Ixmerai, Izlias eta Jobab Elpaalen semeak ziren.

19 Jakim, Zikri, Zabdi,

20 Elienai, Tziletai, Eliel,

21 Adaias, Beraias eta Ximrat Ximeiren semeak ziren.

22 Ixpan, Eber, Eliel,

23 Abdon, Zikri, Hanan,

24 Hananias, Elam, Antotias,

25 Ifdeias eta Penuel Xaxaken semeak ziren.

26 Xamxerai, Xeharias, Atalias,

27 Jaarexias, Elias eta Zikri Jerohamen semeak ziren.

28 Hauek Jerusalemen bizi zirenen familiaburu izan ziren, beren jatorriz sailkaturik.

Gabaongo benjamindarrak

29 Gabaon hiriaren sortzailea bertan bizi zen bere emazte Maakarekin

30 eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner eta Nadab,

31 Gedor, Ahio eta Zeker.

32 Miklotek Ximea sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala, Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.

Saul erregearen ondorengoak

33 Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul, eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal.

34 Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen.

35 Mikaren semeak honako hauek izan ziren: Piton, Melek, Tarea eta Akaz.

36 Akazek Joada sortu zuen; Joadak Alemet, Azmabet eta Zimri; Zimrik Motza,

37 eta Motzak Binea sortu zuen; honek Rafa, honek Eleasa eta honek Atzel.

38 Atzelek sei seme izan zituen; hona hemen izenak: Azrikam, Bokru, Ixmael, Xearias, Obadias eta Hanan.

39 Atzelen anaia Exekek seme hauek izan zituen: lehenengoa Ulam, bigarrena Jeux, hirugarrena Elifelet.

40 Ulamen semeak gudari adoretsu izan ziren eta arkulari iaio. Seme-alaba eta biloba ugari izan zuten: ehun eta berrogeita hamar.Hauek guztiak Benjaminen ondorengoetakoak izan ziren.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29