1 Aaronen ondorengoak ere sailetan banatuak zeuden. Hona hemen Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar.
2 Nadab eta Abihu beren aita baino lehen hil ziren, semerik gabe, eta Eleazarrek eta Itamarrek hartu zituzten apaiz-eginkizunak.
3 Davidek, Eleazarren ondorengoen arteko zen Tzadokekin eta Itamarren ondorengoen arteko zen Ahimelekekin batera, taldetan banatu zituen Aaronen ondorengoak, berauen eginkizun eta zerbitzuak zehaztuz.
4 Eleazarren ondorengoek familiaburu gehiago izan zuten Itamarrenek baino; horregatik, honela banatu zituzten: hamasei familiaburu Eleazarren ondorengoen artean, eta zortzi Itamarren ondorengoen artean.
5 Senitarte bakoitza halako edo bestelako taldean sartzea zotz eginez erabaki zen; izan ere, zein Eleazarren ondorengoen artean, zein Itamarrenen artean baziren «funtzionario sagaratu» eta «Jainkoaren funtzionario» zeritzen haietakoak.
6 Netanelen seme Xemaias idazkariak idatzi zuen zerrenda, aurrean erregea, funtzionarioak, Tzadok apaiza, Abiatarren seme Ahimelek eta apaizen nahiz lebitarren familiaburuak zituelarik. Zozketa bakoitzean Eleazarren bi senitarte ateratzen zituzten eta Itamarren senitarte bat.
7-18 Hona hemen, zotz egitean, atera ziren familiaburuen izenak:1.a Joiarib; 2.a Jedaias; 3.a Harim; 4.a Seorim; 5.a Malkias; 6.a Miiamin; 7.a Hakotz; 8.a Abias; 9.a Jexua; 10.a Xekanias; 11.a Eliaxib; 12.a Jakim; 13.a Hupa; 14.a Jexebab; 15.a Bilga; 16.a Imer; 17.a Hezir; 18.a Hapitzetz; 19.a Petahias; 20.a Jehezkel; 21.a Jakin; 22.a Gamul; 23.a Delaias; 24.a Maazias.
19 Hauek izan ziren lebitarrek Jaunaren etxeko zerbitzurako egin zituzten taldeak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aginduz, beraien arbaso Aaronek ezarritakoaren arabera.
20 Hona hemen Lebiren beste ondorengo batzuen familiaburuen zerrenda: Amramen ondorengoen artean Xubael, eta Xubaelen ondorengoen artean Jehdeias.
21 Rehabiasen ondorengoen artean Ixias zen familiaburu.
22 Itzharren ondorengoen artean Xelomot; Xelomoten ondorengoen artean Jahat.
23 Hebronen semeak: lehena Jerias, bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel, laugarrena Jekamam.
24 Uzielen semea: Mika. Mikaren ondorengoen artean Xamir zen familiaburu.
25 Mikaren anaia Ixiasen ondorengoen artean Zakarias zen familiaburu.
26 Merariren semeak: Mahli eta Muxi; hauek Merariren bilobak ziren, haren seme Jaaziasen semeak.
27 Jaazias honen bitartez beste ondorengo hauek ere izan zituen: Xoham, Zakur eta Ibri.
28 Mahliren semea Eleazar izan zen, eta honek ez zuen semerik izan.
29 Kixen seme Jerahmeel izan zen.
30 Muxiren semeak: Mahli, Eder eta Jerimot.Hauek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartearen arabera.
31 Hauei ere, berauen senide ziren Aaronen ondorengoei bezala, beren zerbitzu-txanda ezarri zieten, David erregearen, Tzadok apaizaren, Ahimeleken eta apaiz nahiz lebitar familiaburuen aurrean zotz eginez. Horrela, denentzat, bai familiaburuen ondorengoentzat, bai senide gazteagoen ondorengoentzat, berdin izan zen.