33 Isakarren leinuko berrehun buruzagi, beren menpe zituzten ahaide guztiekin; aldian aldiko gorabeherak aztertzen iaioak ziren hauek, Israelek zer egin behar zuen jakiteko;
34 Zabulonen leinuko berrogeita hamar mila gudari trebe, era guztietako armez eta, denek elkar harturik, ausarki borrokatzeko prest;
35 Neftaliren leinuko mila gudalburu eta hogeita hamazazpi mila gizon, babeskiz eta lantzaz armatuak;
36 Danen leinuko hogeita zortzi mila eta seiehun gizon, gudurako prest;
37 Axerren leinuko berrogei mila gizon, borrokara ateratzeko prest;
38 Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen beste leinu erdiko ehun eta hogei mila gizon, era guztietako armez gudukatzeko prest.
39 Gudari hauek guztiak, guda-lerrotan antolatu eta erabaki sendoa harturik, Hebronera etorri ziren, David Israel osoaren errege izendatzera. Gainerako israeldarrak ere bat zetozen David errege izendatzeko.