10 Jauna biziki haserretu zitzaion Uzari eta bertan zauritu zuen, eskua luzatu eta kutxa ukitu zuelako, eta han hil zen, Jaunaren aurrean.
11 Atsekabetu egin zen David, Jaunak Uza ebaki-ebaki egin zuelako, eta toki hari Peretz-Uza esan zion, hau da, «Uzaren Ebakidura», eta horrela deritza gaurdaino.
12 Egun hartan Jaunaren beldur izan zen David. Eta honela zioen: «Nola ekarriko dut, bada, nirera Jainkoaren kutxa?»
13 Eta ez zuen bere etxera, Daviden Hirira, eraman kutxa, Gateko Obed-Edomen etxera baizik.
14 Hiru hilabetez egon zen Jainkoaren kutxa Obed-Edomenean, eta Jaunak bedeinkatu egin zituen Obed-Edomen etxea eta ondasun guztiak.