1 Tiroko errege Hiramek, mandatariekin batera, zedro-zura, harginak eta zurginak bidali zizkion Davidi, jauregia eraikitzeko.
2 Horrela ohartu zen David, Jaunak Israelgo errege ezartzen zuela eta ospetsu egiten ziola erregetza, Israel bere herriarengatik.
3 Davidek Jerusalemen beste emazte batzuk hartu zituen, eta zenbait seme-alaba jaio zitzaion.
4 Hona hemen, Jerusalemen sortu zitzaizkion semeen izenak: Xamua, Xobab, Natan, Salomon,