1 Ekarri zuten, bada, Jainkoaren kutxa eta Davidek harentzat jasoa zuen oihal-etxolaren erdi-erdian ezarri. Ondoren, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jainkoari.
2 Oparien eskaintza bukatzean, Davidek bedeinkatu egin zuen herria Jaunaren izenean,
3 eta israeldar guztiei, gizaseme nahiz emakume, ogia eta okela-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien.
4 Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek Jaunaren kutxa aurrean zerbitzaldia egin eta Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten.