1 Kronikak
Kapituluak 16:24-30
Elizen Arteko Biblia
24Zabaldu haren ospea atzerrietan,haren mirariak herri guztietan!
25Handia baita Jauna,guztiz goresgarria,jainko guztien aldean beldurgarria.
26Huts diraatzerritarren jainko guztiak;Jaunak, ordea, zeruak egin ditu.
27Distira eta handitasunaditu inguruan,indarra eta poza bere bizilekuan.
28Goretsi Jauna, munduko herriok,goretsi Jaunaren ospea eta indarra,
29goretsi Jaunaren izen ospetsua!Sartu haren aurreraeskaintzak eramanez,adora Jauna,bere santutasunez agertzean.
30«Ikara zaitezte haren aitzinean,lurtar guztiok!Sendo ezarri du mundua,ez du koloka egingo.