32 Egin beza burrunba itsasoaketa bertako guztiak,egin festa landa zabalaketa bertan dagoenak,
33 poz-oihu basoko zuhaitzek oro,lurra gobernatzera datorrenJaunaren aurrean.
34 Goretsazue Jauna, ona baita,haren maitasuna betikoa baita.
35 Esaiozue: “Salba gaitzazu,Jainko salbatzaile horrek.Aska gaitzazueta bildu nazioen artetik,zure izen santuari eskerrak emanez,zure gorespena harro abes dezagun.
36 Bedeinkatua Jauna,Israelen Jainkoa,betidanik betidaino!”»Orduan herri osoak esan zuen: «Amen! Gora Jauna!»
37 Jaunaren itun-kutxa aurrean zerbitzua etengabe egiteko agindu zien Davidek Asafi eta honen ahaideei, egunero txandak eginez.
38 Obed-Edom eta honen hirurogeita zortzi ahaideak, Jedutunen seme Obed-Edom eta Hosa atezain ziren.