1 Kronikak
Kapituluak 16:4-10
Elizen Arteko Biblia
4Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek Jaunaren kutxa aurrean zerbitzaldia egin eta Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten.
5Asaf zen zuzendaria, Zakarias laguntzailea; Jeielek, Xemiramotek, Jehielek, Matitiasek, Eliabek, Benaiasek, Obed-Edomek eta Jeielek musika-tresnak, harpak eta zitarak jotzen zituzten, eta Asafek berak jotzen zituen txilinak.
6Benaias eta Jahaziel apaizek etengabe jotzen zuten turuta Jainkoaren itun-kutxaren aitzinean.
7Egun hartan agindu zien lehen aldiz Davidek Asafi eta beronen ahaideei kanta ziezaiotela Jaunari gorespen kantu hau:
8«Goretsazue Jauna, dei egin berari,jakinarazi herrien arteanharen egintza bikainak.
9Kanta iezaiozue,jo soinua berarentzat,kontatu haren egintza mirariak.
10Harro zaitezte hartaz,Jainko santuaz,poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!