5 Asaf zen zuzendaria, Zakarias laguntzailea; Jeielek, Xemiramotek, Jehielek, Matitiasek, Eliabek, Benaiasek, Obed-Edomek eta Jeielek musika-tresnak, harpak eta zitarak jotzen zituzten, eta Asafek berak jotzen zituen txilinak.
6 Benaias eta Jahaziel apaizek etengabe jotzen zuten turuta Jainkoaren itun-kutxaren aitzinean.
7 Egun hartan agindu zien lehen aldiz Davidek Asafi eta beronen ahaideei kanta ziezaiotela Jaunari gorespen kantu hau:
8 «Goretsazue Jauna, dei egin berari,jakinarazi herrien arteanharen egintza bikainak.
9 Kanta iezaiozue,jo soinua berarentzat,kontatu haren egintza mirariak.
10 Harro zaitezte hartaz,Jainko santuaz,poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!
11 Jo ezazue Jaunarengana,indartsuagana,bila etengabe haren aurpegia.