1 Gerora, Davidek filistearren kontra borroka egin eta menderatu egin zituen. Gat hiria eta hango inguruak kendu zizkien filistearrei.
2 Moabdarrei eraso eta bere menpean hartu zituen, zergapeko eginez.
3 Hamat inguruan dagoen Tzoba lurraldeko errege Hadadezerri ere oldartu zitzaion, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik.
4 Mila guda-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin.