13 Gobernariak ezarri zituen Davidek Edomen, eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren.Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.
14 Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.
15 Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain;
16 Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa idazkari;
17 Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak ziren erregearen lehen laguntzaileak.