15 Aramearrak ihesi zihoazela ikusirik, amondarrek ere ihesari eman zioten Joaben anaia Abixairen aurrean, eta hirira sartu ziren. Orduan, Joab Jerusalemera itzuli zen.
16 Israeldarrek menderatu zituztela ikustean, aramearrek mandatariak bidali zizkieten Eufrates ibaiaz haraindiko beste aramearrei, laguntzera etor zekizkien. Hadadezerren gudalburu zen Xofak zuten buruzagi.
17 Davidek, hori jakinarazi ziotenean, Israelgo gudaroste osoa bildurik, Jordan igaro eta guda-lerrotan ipini zituen gudariak, aramearrei aurre egiteko. David aramearrei aurre egiteko prest zegoenean, ekin zioten aramearrek borrokari,
18 baina ihes egin zuten Israelen aurrean. Davidek guda-gurdietako zazpi mila gudari hil zituen eta berrogei mila oinezko. Xofak gudalburua ere hil zuen.
19 Hadadezerren menpean zeuden guztiek, israeldarrek garaitu zituztela ikustean, bakezkoak egin zituzten Davidekin, eta beronen menpe gelditu ziren. Aramearrek handik aurrera ez zieten lagundu nahi izan amondarrei.