24 Tzeruiaren seme Joabek errolda hura hasi bai, baina ez zuen bukatu; zeren, hori zela eta, Jaunak zigortu egin baitzuen Israel. Horregatik, ez da agertzen herritar guztien kopurua David erregearen Kronika Liburuan.
25 Errege-altxorraren arduraduna Azmabet, Abdielen semea, zen. Erregeak landetan, hiri eta hirixketan eta dorreetan zituen ondasunen arduraduna Jonatan, Uziasen semea.
26 Lurgintzarako nekazarien arduraduna Ezri, Keluben semea.
27 Mahastien arduraduna Ximei, Ramakoa. Ardandegien arduraduna Zabdi, Xefamgoa.
28 Xefela deritzan lautadako olibadi eta basapikondoen arduraduna Baal-Hanan, Gederakoa.Olio-biltegien arduraduna Joax.
29 Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa. Beste haranetan bazkatzen zirenena Xafat, Adlairen semea.
30 Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra. Asto-taldeen arduraduna Jehdeias, Maronot herrixkakoa.