29 Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa. Beste haranetan bazkatzen zirenena Xafat, Adlairen semea.
30 Gamelu-taldeen arduraduna Obil, israeldarra. Asto-taldeen arduraduna Jehdeias, Maronot herrixkakoa.
31 Artaldeen arduraduna Jaziz, hagartarren senitartekoa.Hauek guztiak ziren David erregearen ondasunen arduradunak.
32 Davidek bere osaba Jonatan zuen aholkulari; izan ere, gizon zuhur eta ikasia zen. Hakmoniren seme Jehiel zen erregearen seme-alaben hezitzaile.
33 Erregearen beste aholkularia Ahitofel zen. Huxai arkitarra erregearen adiskide kutuna zen.
34 Ahitofel hiltzean, Joiada, Benaiasen semea, eta Abiatar jarri ziren haren ordez. Joab zen errege-gudarostearen buruzagi nagusia.