1 Kronikak
Kapituluak 28:12-18
Elizen Arteko Biblia
12Era berean, Jaunaren etxeko atariei buruz eta hauen inguruan, tenpluko altxorrak eta gauza sakratuak gordetzeko, egin behar ziren gelei buruz berak asmo zuenaren planoa eman zion.
13Apaiz- eta lebitar-sailek Jaunaren etxean bete behar zituzten zerbitzuenak eta tenpluko kulturako behar ziren gauzen zerrendak ere eman zizkion.
14Orobat, zerbitzu bakoitzerako behar ziren urrezko ontziek zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar beharko zuten zehaztu zion.
15Zerbitzu bakoitzean behar ziren urrezko argimutil eta kriseilu bakoitzak zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar behar izango zuten agindu zion;
16baita Jaunari eskainiriko ogiak ipintzeko behar ziren mahai bakoitzak zenbat urre eta zilarrezkoek zenbat zilar behar zuten ere.
17Orobat, zenbat urre garbi behar zen sardexkak, isipu-ontziak eta pitxerrak egiteko, eta zenbat urre behar zen urrezko edalontzi bakoitza eta zenbat zilar zilarrezko bakoitza egiteko.
18Baita zenbat urre garbi behar zen intsentsu-mahaia egiteko ere. Eta, azkenik, urrezko hegaldun izakien eta gurdiaren planoa eman zion; hegaldun izaki horiek Jaunaren itun-kutxa estaltzen zuten beren hego zabalduez.