18 Baita zenbat urre garbi behar zen intsentsu-mahaia egiteko ere. Eta, azkenik, urrezko hegaldun izakien eta gurdiaren planoa eman zion; hegaldun izaki horiek Jaunaren itun-kutxa estaltzen zuten beren hego zabalduez.
19 «Hau guztia —esan zuen Davidek— Jaunaren eraginez idatziriko agiri batean dago; horretan erakusten dizkit egitasmoaren xehetasun guztiak».
20 Gero, esan zion Davidek bere seme Salomoni: «Izan kemen eta adore! Ekin lanari beldurrik gabe. Ez kikildu, Jauna, ene Jainkoa, zeurekin izango duzu eta. Ez zaitu bakarrik utziko, tenplua eraikitzeko lan guztiak bukatu arte.
21 Hemen dituzu Jainkoaren etxeko zerbitzu guztiak bete behar dituzten apaiz- eta lebitar-sailak. Zeure esanetara izanen dituzu borondate handiko gizonak, edozein lanetan iaioak; buruzagiak eta herri osoa ere zeure esanetara izango dituzu».