1 Kronikak
Kapituluak 28:3-9
Elizen Arteko Biblia
3Baina Jainkoak esan zidan: “Gizon gerraria izan zara zu eta odola isuri duzu; horregatik, ez didazu zuk eraikiko tenplua”.
4«Jaunak, Israelen Jainkoak, hala ere, ni hautatu ninduen senitarte osotik, Israelgo errege izan nendin betikotasunean; izan ere, Judaren leinua aukeratu zuen gidari izateko, eta Judaren leinuan gure aitaren senitartea, eta gure aitaren semeen artetik ni jo ninduen begiz, Israel osoaren errege izateko.
5Jaunak seme asko eman dit, eta denen artetik ene seme Salomon hautatu du, Jaunaren izenean Israelgo errege izateko.
6«Eta hau esan zidan Jaunak: “Zure seme Salomonek eraikiko dit tenplua, bere atari eta guzti, nik aukeratua baita. Seme izango dut nik bera eta aita izango nau berak ni.
7Betiko sendotuko diot erregetza, baldin eta nire agindu eta erabakiak betetzeko eginahalak egiten baditu”.
8«Orain, beraz, Jaunaren biltzarra den Israel osoaren begi aurrean, eta Jainkoak entzuten digularik, hau diotsuet: Gorde eta ikertu Jaunaren, zeuen Jainkoaren, aginduak oro, lurralde eder honetan iraun dezazuen eta zuen ondorengoei ondaretzat utz diezaiezuen betiko.
9«Zu, berriz, Salomon, ene seme hori, saia zaitez zeure aitaren Jainkoa ezagutzen; zerbitzatu bera bihotz osoz eta gogo handiz. Bihotz guztiak aztertzen ditu Jaunak, eta badaki nolakoak diren giza gogoetak. Haren bila ibiltzen bazara, utziko dizu bera aurkitzen; baztertzen baduzu, ordea, betiko arbuiatuko zaitu.