40 Eta bai aurkitu ere larre eder eta mardulak, lurralde zabal eta nare hartan, lehen Kamen ondorengoak bizi izaniko tokian.
41 Izan ere, aipatu ditugun leinuburu haiek Judako errege Ezekiasen garaian etorri eta, bertan aurkitu zituzten oihal-etxola eta aterpeak hondaturik, suntsitu egin zituzten Kamen ondorengoak gaurdaino. Eta gero, berauen tokian gelditu ziren, larrea baitzegoen bertan beraien artaldeentzat.
42 Simeonen leinuko batzuek, bostehun gizonek, Seir mendialdera jo zuten, Ixeiren lau semeok buruzagi zituztela: Pelatias, Nearias, Refaias eta Uziel.
43 Amalektarren artean bizirik geldituak hil zituzten eta bertan bizi izan dira gaurdaino.