1 Rubenen ondorengoak. Ruben zen Israelen lehen-semea, baina, bere aitaren emazteetariko batekin oheratu zenez, lehen-semetzaren eskubidea Joseren ondorengoei eman zieten, Jose ere Israelen seme baitzen. Beraz, Ruben ez zuten aurrerantzean lehen-semetzat hartu.