11 Gaden ondorengoak rubendarren iparraldean bizi ziren, Baxan lurraldean, Salka-raino.
12 Joel izan zen lehen ondorengoa, Xafam bigarrena; ondoren, Janai eta Xafat, Baxanen.
13 Haien senideak senitartez senitarte, honako zazpi hauek izan ziren: Mikael, Mexulam, Xeba, Jorai, Jaekan, Zia eta Eber.
14 Hauek guztiak Abihailen semeak izan ziren; Abihail, berriz, Hurirena; hau Jaroahena; hau Galaadena; hau Mikaelena; hau Jexixairena; hau Jahdorena eta hau Buz-ena.
15 Abdielen seme eta Guniren biloba zen Ahi izan zuten buru senitarte haiek.
16 Galaad eta Baxan lurraldeetan eta hauen inguruetan bizi ziren Gaden ondorengoak, Xarongo larreen azken mugetaraino.
17 Senitarte hauek guztiak Judako errege Jotam eta Israelgo errege Jeroboamen garaian sartu zituzten erroldan.