1 Kronikak
Kapituluak 5:15-21
Elizen Arteko Biblia
15Abdielen seme eta Guniren biloba zen Ahi izan zuten buru senitarte haiek.
16Galaad eta Baxan lurraldeetan eta hauen inguruetan bizi ziren Gaden ondorengoak, Xarongo larreen azken mugetaraino.
17Senitarte hauek guztiak Judako errege Jotam eta Israelgo errege Jeroboamen garaian sartu zituzten erroldan.
18Ruben eta Gaden leinuek eta Manasesen leinu erdiak berrogeita lau mila zazpiehun eta hirurogei gudari bizkor zituzten, babeskia, ezpata eta uztaia erabiltzen ikasiak, guduan trebatuak eta borrokara ateratzeko gai.
19Eta hagartarren kontra eta Jatur, Nafix eta Nodaben kontra ere borrokatu ziren.
20Borrokatzen ari zirelarik, laguntza eskatu zioten Jainkoari, eta Jainkoak entzun egin zien, berarengan uste ona izan zutelako. Horrela menderatu ahal izan zituzten hagartarrak eta berauen lagunak.
21Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso.