3 Hona hemen, Israelen lehen-seme zen Rubenen semeak: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.
4 Joelen ondorengoak: Xemaias, honen seme Gog, honen seme Ximei,
5 honen seme Mika, honen seme Raias, honen seme Baal,
6 honen seme Beera, rubendarren buruzagia, Asiriako errege Tiglat-Pilneserrek erbesteratua.
7 Beeraren senideak, senitartez senitarte eta oinik oin izendatuak, honako hauek izan ziren: lehena Jeiel, bigarrena Zakarias
8 eta azkenik Bela, Azaz-en semea; hau Xemaren semea zen; Xema, berriz, Joelena.Rubendarrak Aroertik hasi eta Nebo mendira eta Baal-Meon hiria bitarteko lurraldean bizi ziren.
9 Ekialderantz, Eufrates ibaiaren eta beraien lurraldearen bitartean dagoen basamortuaren hasieraraino bizi ziren, artalde handiak baitzituzten Galaad deritzan lurralde hartan.