15 honena Ximea, honena Hagias eta honena Asaias.
16 Kutxa bere toki berezian ezarri zutenean, kantari-taldea eratu zuen Davidek Jaunaren etxerako.
17 Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen elkarketa-etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.
18 Hona hemen zerbitzu hura egiten zutenak eta beraien semeak: Kehaten ondorengoetako Heman, kantari nagusia, Joelen semea zen; hau Samuelena,
19 hau Elkanarena, hau Jerohamena, hau Elielena, hau Toahena,
20 hau Tzufena, hau Elkanarena, hau Mahatena, hau Amasairena,
21 hau Elkanarena, hau Joelena, hau Azariasena, hau Sofoniasena,