32 hau Mahlirena, hau Muxirena, hau Merarirena eta hau Lebirena.
33 Gainerako lebitarrek Jainkoaren egoitza zen tenpluko zerbitzu guztiak egiten zituzten.
34 Aaronek eta beronen ondorengoek erre-opariak eta intsentsua eskaintzen zituzten, horretarako zeuden aldareetan. Toki santu-santuko zeremonia guztiez arduratu ohi ziren eta Israel herriaren aldeko barkamen-ohikunea ere egin ohi zuten, Moisesek, Jainkoaren zerbitzariak, agindu zuenaren arabera.
35 Hona hemen Aaronen ondorengoak: Eleazar, honen semea Pinhas, honena Abixua,
36 honena Buki, honena Uzi, honena Zerahias,
37 honena Meraiot, honena Amarias, honena Ahitub,
38 honena Tzadok, honena Ahimaatz.