38 honena Tzadok, honena Ahimaatz.
39 Hona hemen Aaronen ondorengoei beren lurraldean eman zizkieten bizilekuak: Kehaten senitartekoentzat egin zuten zotz lehenbizi eta
40 Hebron hiria eman zieten, Juda lurraldean, hiri inguruetako herri-lurrekin batera.
41 Baina hiriko landak eta herrixkak Jefuneren seme Kalebi eman zizkioten.
42 Aaronen ondorengoei, beraz, honako babes-hiri hauek eman zizkieten: Hebron, Libna eta inguruetako herri-lurrak, Jatir, Extemoa,
43 Hilen, Debir,
44 Axan eta Bet-Xemex. Hiri hauekin batera, berauen inguruetako herri-lurrak ere bai.