49 Aipaturiko hiri horiek eta beren inguruetako herri-lurrak eman zizkieten israeldarrek lebitarrei.
50 Eta Juda, Simeon eta Benjaminen leinuen lurraldeetan ere lehen aipaturiko hiri haiek eman zizkieten, zotz eginez.
51 Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei Efraimen leinuaren lurraldean eman zizkieten beren hiriak bizilekutzat.
52 Hona hemen babes-hiritzat eman zizkietenak: Sikem eta inguruko herri-lurrak Efraimgo mendialdean, Gezer,
53 Jokmeam, Bet-Horon,
54 Aialon, Gat-Rimon,
55 eta Manasesen leinu erdiaren lurraldean Aner eta Bileam. Hiri hauek, beren herri-lur eta guzti, Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei eman zizkieten.