21 honen seme Zabad, honen seme Xutelah. Ezer eta Elead ere Efraimen ondorengoetakoak ziren, baina Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako.
22 Haien aita Efraimek dolu egin zuen luzaro haiengatik, eta kontsolatzera etorri zitzaizkion ahaideak.
23 Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez.
24 Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.
25 Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan,
26 honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama,
27 honena Nun eta honena Josue.