34 Hauek izan ziren lebitarren familiaburuak, nor bere belaunaldian. Denak Jerusalemen bizi izan ziren.
35 Gabaon hiriaren sortzaileak Jeiel zuen izena eta Gabaonen bertan bizi zen bere emazte Maakarekin
36 eta bere seme hauekin: lehenengoa Abdon, gero Tzur, Kix, Baal, Ner, Nadab,
37 Gedor, Ahio, Zakarias eta Miklot.
38 Miklotek Ximeam sortu zuen. Hauek ere, beren ahaideak bezala, Jerusalemen bizi ziren besteekin batera.
39 Nerrek Kix sortu zuen; Kixek Saul eta Saulek Jonatan, Malki-Xua, Abinadab eta Exbaal.
40 Jonatanen semea Meribaal izan zen, eta Meribaalek Mika sortu zuen.