4 Dan, Neftali, Gad eta Axer.
5 Jakoben ondorengoak, guztira, hirurogeita hamar lagun ziren. Ordurako, Jose Egipton zegoen.
6 Jose, beronen senideak eta belaunaldi hura guztia hil eta gero,
7 israeldarrek seme-alaba asko izan zuten; erruz ugaldu ziren eta, hain indartsu egin zirenez gero, lurralde osoan zabaldu ziren.
8 Jose ezagutu ez zuen errege berri bat izan zen Egipton,
9 eta bere herriari esan zion: «Hara, israeldar herria gu baino ugariago eta indartsuago bihurtzen ari da.
10 Beraz, zuhur jokatu beharrean gaude, areago ugal ez daitezen; bestela, guduren bat sortuko balitz, gure etsaiekin elkartu eta gure aurka egingo lukete borroka, eta gero Egiptotik alde egingo ligukete».