26 Abereak ere geurekin eraman behar ditugu. Ez da buru bat ere hemen geldituko, horien artetik aukeratu behar baititugu geure Jainko Jaunari eskaintzeko. Izan ere, bertara iritsi arte ez dugu jakingo zer eskaini behar diogun Jaunari.
27 Baina Jaunak setatsu bihurtu zuen faraoia eta ez zien joaten utzi nahi izan.
28 Faraoiak, bada, esan zion Moisesi:—Alde nire begi-bistatik! Ez gero berriro ni ikustera etorri! Bestela, zureak egin du.
29 Moisesek erantzun zion:—Ez nauzu, ez, berriro ikusiko.