6 Garrasi latzak izango dira Egipto osoan, inoiz ere izan ez diren eta berriro izango ez diren bezalakoak.
7 Israeldarrei dagokienez, ordea, ez die zakur batek ere zaunkarik egingo, ez gizakiei, ez abereei, jakin dezazun bereizkuntza egiten duela Jaunak egiptoarren eta israeldarren artean.
8 Orduan —jarraitu zuen Moisesek—, zure funtzionario guztiak etorriko zaizkit eta ahuspez eskatuko didate: “Zoazte zu zeu eta atzetik duzun herria”. Horrezkero irten egingo naiz».Eta, haserre bizitan, atera egin zen Moises faraoiaren jauregitik.
9 Jaunak esan zion Moisesi: «Faraoiak ez dizue jaramonik egingo; horrela ugalduko ditut neure egintza harrigarriak Egipton».
10 Moisesek eta Aaronek faraoiaren aurrean gauza harrigarri guztiok egin arren, hark ez zien israeldarrei bere lurraldetik ateratzen utzi, Jaunak setatsu bihurtu baitzuen.