8 «Egun honetan esango diezue zeuen seme-alabei: Egiptotik irtetean Jaunak gure alde egin zuenarengatik ospatzen dugu jai hau.
9 «Gogora ekarriko duzue orduan, Jaunak ahalmen handiz atera zintuztela Egiptotik. Jai hau eskumuturrean edo bekokian ipintzen diren seinale eta oroigarrien gisako izango duzue, Jaunaren legea beti ezpainetan izan dezazuen.
10 Horregatik, erabaki hau urtero beteko duzue ezarritako egunean.
11 «Zeuei eta zuen arbasoei hitzeman bezala, Jaunak Kanaan lurraldera eraman eta lurraren jabe egingo zaituztenean,
12 zuen lehen-semeak oro eta lehen abere-kume arrak Jaunari eskainiko dizkiozue, berarenak baitira:
13 lehen-astakumea arkume edo antxume batekin trukatuko duzue; trukatzen ez baduzue, hil egingo duzue, lepoa hautsiz.«Lehen-semea, ordea, beti berreskuratuko duzue, ordezko eskaintza eginez.
14 Bihar edo etzi zuen seme-alabek honek guztiak zer esan nahi duen galdetzean, hau erantzungo diezue: “Jaunak ahalmen handiz atera gintuen Egiptotik, esklabotzatik.