5 Beraz, nire esana betetzen baduzue eta nire ituna gordetzen, zuek izango zaituztet herri guztien artean neure jabego berezia, nirea baita lur osoa;
6 apaiz-erreinu izango zaituztet, niri sagaraturiko herri. Hau da israeldarrei esango diezuna».
7 Joan zen Moises eta, herri-arduradunei dei eginik, Jaunak agindu guztia adierazi zien.
8 Orduan, herriak aho batez erantzun zuen: «Jaunak agindu guztia beteko dugu».Herriaren erantzuna Jaunari eramatera joan zen Moises.
9 Jaunak esan zion: «Hara, laino itxi batean aurkeztuko natzaizu, herriak zurekin mintzatzen entzun diezadan eta aurrerantzean zuregan ere sinets dezan».Moisesek Jaunari jakinarazi zion herriaren erantzuna.
10 Jaunak esan zion Moisesi: «Zoaz eta garbikuntza egin dezala herriak gaur eta bihar: garbi ditzatela arropak
11 eta egon daitezela prest etzirako, orduan jaitsiko bainaiz ni, Jaun hau, Sinai mendira, herri osoaren aurrean.