13 Zabalean sobera dutena bi alboetatik zintzilik geldituko da —metro erdia alde bakoitzetik—, egoitza estaltzeko.
14 Egin bi estaldura oihal-etxolarako: bata gorriz tindaturiko ahari-larruzkoa, eta honen gainetik bestea, larru finezkoa.
15 «Egin akazia-zurezko oholak egoitzarako eta jarri tente:
16 ohol bakoitza bost metro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da;
17 bi mingain izango ditu bakoitzak, ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egingo dituzu egoitzarako ohol guztiak.
18 Hauetatik hogei hegoaldera jarriko dituzu,
19 azpian zilarrezko berrogei oin dituztela: ohol bakoitzak bi oin beste horrenbeste mingainentzat.