17 bi mingain izango ditu bakoitzak, ondokoarekin elkartzeko. Horrelakoak egingo dituzu egoitzarako ohol guztiak.
18 Hauetatik hogei hegoaldera jarriko dituzu,
19 azpian zilarrezko berrogei oin dituztela: ohol bakoitzak bi oin beste horrenbeste mingainentzat.
20 Egoitzaren beste aldera, iparraldera, beste hogei ohol jarriko dituzu,
21 azpian zilarrezko berrogei oin dituztela, ohol bakoitzeko bi oin.
22 Egoitzaren atzealdera, mendebaldera, jarri sei ohol,
23 eta beste bi atzealdeko kantoietarako.