6 Ni zure aitaren Jainkoa naiz, Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoa.Moisesek aurpegia estali zuen, Jainkoari begiratzeko beldur baitzen.
7 Jaunak esan zion, gainera:—Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz.
8 Egiptoarren eskuetatik libratzera etorri naiz eta lurralde honetatik, esnea eta eztia darizkion lurralde zabal eta jori batera igoaraztera, hots, orain kanaandar, hitita, amortar, periztar, hibiar eta jebustarrena den lurraldera.
9 Hara, nireganaino heldu da israeldarren deiadarra, eta ikusi dut zeinen gogor erabiltzen dituzten egiptoarrek.
10 Zoaz, bada; faraoiagana bidaltzen zaitut, ene herria, israeldarrak, Egiptotik atera ditzazun.
11 Moisesek esan zion, orduan:—Nor naiz ni faraoiagana joateko, nor israeldarrak Egiptotik ateratzeko?
12 Jainkoak erantzun zion:—Zeurekin izango nauzu. Eta hona zertan ezagutuko den nik bidaltzen zaitudala: herria Egiptotik aterako duzunean, mendi honetan gurtuko nauzue.