1 Betzalelek akazia-zurezko kutxa egin zuen: metro bat eta hogeita bost zentimetro luze, hirurogeita hamabost zentimetro zabal eta beste hainbeste gora.
2 Urre garbiz urreztatu zituen barne eta kanpoaldeak, eta urrezko hegala ezarri zion inguru guztian.
3 Urrezko lau eraztun urtu zituen kutxaren lau oinentzat, bi eraztun albo baterako eta bi besterako.
4 Akazia-zurezko hagak egin zituen eta urreztatu,
5 eta kutxaren bi alboetako eraztunetatik sarrarazi, kutxa eraman ahal izateko.