13 Hala egin zuten. Aaronek eskuan zeraman makila luzatu eta lurra jo zuen, eta Egiptoko hauts guztia gizaki eta abereentzat gogaikarri zen eltxo-izurri bihurtu zen.
14 Aztiak ere ahalegindu ziren beren azti-baliabidez eltxoak sortzen, baina ez ziren gauza izan. Eltxoek gizaki eta abereei eraso egiten zieten.
15 Orduan, aztiek faraoiari esan zioten:—Jainkoaren eskua ari da hemen!Baina faraoia berean tematu zen eta ez zien jaramonik egin, Jaunak esan bezala.
16 Jaunak esan zion Moisesi: «Bihar goizean goiz jaiki eta zoaz faraoiagana, ibaira doanean, eta esaiozu: Hala dio Jaunak: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten.
17 Ez badiozu uzten, ezpateuli-izurria bidaliko dizuet, zuri, zure funtzionario eta herriari: Egiptoko etxe guztiak eta inguruak ezpateuliz beteko dira.
18 Egun hartan libratu egingo dut izurritik ene herria dagoen Goxen eskualdea. Han ez da ezpateulirik izango, jakin dezazun ni, Jaun hau, lurralde honen erdian nagoela.
19 Bereizkuntza egingo dut ene herriaren eta zurearen artean. Bihar gertatuko da mirari hau».