2 Luzatu zuen eskua Aaronek Egiptoko uren gainera eta atera zituen igelek Egipto osoa estali zuten.
3 Baina aztiek ere beste horrenbeste egin zuten beren azti-baliabidez, Egipto lurralde gainera igelak igoaraziz.
4 Orduan, faraoiak Moisesi eta Aaroni dei egin eta esan zien:—Erregutu Jaunari igelak niri eta nire herriari kentzeko, eta utziko diot zuen herriari Jaunari sakrifizioak eskaintzera joaten.
5 Moisesek esan zion:—Esan zeuk noiz erregutu behar dudan zure alde eta zure funtzionario eta herriaren alde, igelak zure jauregitik desagerrarazi eta Nilo ibaian soilik gera daitezen.
6 —Bihar —esan zion faraoiak.Eta Moisesek:—Hala izango da, Jauna, gure Jainkoa, adinakorik ez dela jakin dezazun.
7 Igelak desagertuko dira zure jauregitik, zure funtzionario eta herriarengandik, eta Nilo ibaian soilik geratuko dira.
8 Moisesek eta Aaronek faraoiaren aitzinetik alde egin zuten. Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari faraoiari bidalitako igel-izurria ken ziezaion.