5 Moisesek esan zion:—Esan zeuk noiz erregutu behar dudan zure alde eta zure funtzionario eta herriaren alde, igelak zure jauregitik desagerrarazi eta Nilo ibaian soilik gera daitezen.
6 —Bihar —esan zion faraoiak.Eta Moisesek:—Hala izango da, Jauna, gure Jainkoa, adinakorik ez dela jakin dezazun.
7 Igelak desagertuko dira zure jauregitik, zure funtzionario eta herriarengandik, eta Nilo ibaian soilik geratuko dira.
8 Moisesek eta Aaronek faraoiaren aitzinetik alde egin zuten. Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari faraoiari bidalitako igel-izurria ken ziezaion.
9 Jaunak Moisesek eskatua egin zuen: etxe, atari eta landetan zeuden igelak hil egin ziren.
10 Multzotan pilatu zituzten eta kiratsez bete zen lurralde osoa.
11 Alabaina, estuasuna pasa ondoren, bere teman jarraitu zuen faraoiak eta ez zien Moisesi eta Aaroni jaramonik egin, Jaunak esan bezala.