14 Hau bidean cihoalaric, bere senharrac bururat eman cioen landa bat galda ceçola bere aitari. Acsa asto gainean jarriric abiatu cen hasbeherapenca. Calebec erran cioen: Cer duçu?
15 Eta hunec ihardetsi cioen: Indaçu çure benedicionea; ceren lur agor bat eman baitarotaçu, indaçu urez bustitzen den bat ere. Calebec eman cioen beraz lur bat gainetic beherera urztatua.
16 Bada, Cinearrac, Moisen ahaideac, Palmetaco hiritic igan ciren Judaren semeequin hauquiei çorthean erori içan citzaioeten mortura, ceina baita Aradetic hegoarat, eta hauquiequin egotu ciren.
17 Bada, Juda goan cen bere anaia Simeonequin, eta biec jo eta hil çuten Sephaathen çagoen Cananearra. Eta hiria deithua içan cen Horma, erran nahi da anathema.
18 Eta Judac hartu cituen Gaça bere eremuequin, Ascalon eta Acaron beren eremuequin.
19 Eta Jauna içan cen Judarequin, eta basaburuez nausitu cen: eta ecin xahutu cituen haranetan çaudecenac, bacituztelacotz hainitz orga-laster segaztatu.
20 Eta Moisec erran beçala, Hebron eman cioten Calebi, ceinac handic xahutu baitzituen Enaquen hirur semeac.