1 Ordu hequiez, bacen Efraimgo mendian guiçon bat Micas deitzen cena.
2 Bere amari erran cioen: Bazterrerat eman cintuen hameca ehun cilharrezcoac, eta ceinetaz ene aitzinean arneguca haritu baitzare, hemen ditut, ene baithan dira. Hunec ihardetsi cioen: Jaunac benedica beçaitza, ene semea.
3 Hequiec bihurtu ciozcan beraz bere amari, ceinac erran baitzioen: Diru hori Jaunari consecratu eta botuz eman diot, ene semeac ene escutic har deçan, eta eguin deçan itchura cicelatu, eta urthu bat; eta ematen darotzut orai.
4 Micasec bihurtu ciozcan beraz bere amari, ceinac hartu baitzituen berrehun cilharrezco eta eman cilharguin bati, hequietaric eguin ceçan itchura cicelatu eta urthu bat, ceina egotu baitzen Micasen etchean.
5 Micasec han templotto bat bereci cioen halaber jaincoari, eta eguin cituen ephodoa eta theraphimac, erran nahi da aphez-soinecoa eta idolac: eta bethe çuen bere semeetaric baten escua, eta eguin çuen haren aphez.
6 Orduco egunetan etzen erregueric Israelen, bainan bakotchac, cer ere çucen iduritzen baitzitzaioen, hura eguiten çuen.
7 Bacen orobat berce guiçon-gazte bat Bethlehemgoa Judan, ahaidego hartacoa: berenez lebitarra cen, eta han çagoen.
8 Eta Bethlehemdic atheraric, nahi içan cen ibili laket atzemanen çuen edocein toquitan. Eta bide eguitearequin, heldu içan cenean Efraimgo mendira, baztertu cen aphur bat Micasen etchera.
9 Micasec galdatu cioen nondic heldu cen. Hunec ihardetsi cioen: Lebitarra naiz Bethlehemgoa Judan, eta banoha ahal dudan, eta enetzat on dela ikusico dudan toquian egotera.
10 Micasec erran cioen: Çaude ene etchean, eta balia çaquizquit aitatzat eta apheztzat. Emanen darozquitzut, urthe bakotch, hamar cilharrezco, bi soineco eta bicitzeco behar direnac.
11 Lebitarrac on-hartu çuen eta egotu cen guiçon haren etchean, ceinac bere semeetaric bat beçala iduqui baitzuen.
12 Micasec bethe çuen haren escua, eta aphez beçala içan çuen guiçon-gaztea etchean,
13 Cioelaric: Orai badaquit Jaincoac benedicatuco nauela, lebitar odoleco apheça badudanaz gueroztic.